Hitzezko identitatea
Honela izendatzen dugu gure burua
CAF 1892an sortu zen, Beasainen. Han, industria-tailer batzuk sortu ziren, bagoiak konpondu eta muntatzeko. 1917an sortu zen ofizialki “Compañía Auxiliar de Ferrocarriles, SA” CAF. Geroago, “Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles” izena hartu zuen, eta legenda hori markaren azpian sartu zen.
CAFen logotipoa ia aldatu gabe iritsi da gaur arte, eta delineatzaileek jatorrizko tren eta bagoi planoetan erabilitako linea, angelu eta trazuetan oinarritzen da.
Taldeari “CAF” deituko diogu, eta “CAF Taldea” izena lege- edo administrazio-eremu baterako baino ez da utziko. “CAF” hitza letra larriz idatziko da beti.
CAF-en logotipoa ia aldatu gabe iritsi da gaur arte, eta delineatzaileek jatorrizko tren eta bagoi planoetan erabilitako linea, angelu eta trazuetan oinarritzen da.
GURE AHOTS-TONUA
Gure markaren ahozko komunikazioaren garrantzia ez datza mezuen edukian bakarrik, baita haien forman ere. Adierazpen-estiloak gure nortasun-ezaugarriak indartzen ditu eta besteengandik bereizten gaitu, ezagutzeko errazago bihurtuz. Beraz, CAFen komunikazio-tonua zehazteak eta errespetatzeak nabarmen lagunduko du lortu nahi dugun markaren posizionamendua sortzen.
Partner-ak gara. Tratu hurbila eta eskuragarria dugu gure bezeroekin. Beraientzat prest egoten saiatzen gara. Izan ere, gure balio bereizgarrietako bat da.
Espezialistak gara egiten dugun horretan. Dakigunaz hitz egiten dugu eta badakigu zertaz hitz egiten dugun. Zintzoak gara eta gure expertise-an jartzen dugu fokua. Asertiboak, zuzenak eta zehatzak gara.
Geldigaitzak garela erakusten dugu, beti pentsatzen eta sortzen ari gara ondoren etorriko dena. Etorkizuneko mugikortasunpremien berri izaten dugu beti. Uhalak hartu eta gauzak gerta daitezen eragiten dugu. Zehaztasunez eta tinkotasunez lan egiten dugu. Ingeniariak, sortzaileak, dinamikoak, aktiboak eta detailezaleak gara.

GURE MANIFESTUA
THE JOURNEY IS ALWAYS BETTER
TRAINS
BUSES
SIGNALLING
COMPONENTS
SERVICES
Ematen ditugun soluzio aniztasunari erreferentzia egiten dion mezua.
Beti ingelesez idatziko dugu, edozein izanik ere komunikazio pieza horretan erabilitako
hizkuntza. Pieza hau normalean behean ezkerrean jarriko da eta ez da claimarekin lehian
ariko. Diagonalarekin edo gabe erabil daiteke. Eman nahi diogun presentziaren baitan oinarrituko da bere forma grafikoa.
Aurreko bi kontzeptuek ere eragina izango dute markaren gainerako mezuetan, esaterako,
CAFek eskainitako soluzio nagusien azaleko esaldietan:











