gure logoa
ERAIKUNTZA
CAF markaren proportzioak beti aldaezin mantenduko dira. Eskemak erakusten du marka osoaren trazuak izan beharreko lodiera aldaezina, baita “A” letraren angelu zuzena ere.
“C” letra bi zirkunferentzia zentrokidetan oinarrituta dago.
BABES-EREMUA
Markaren inguruko perimetro bisuala da, eta ezingo du beste ezein marka edo
elementu grafikok hartu, gidaliburu honetan baimendutako barne-azpimarken aplikazioak izan ezik.
Markako “C” letraren altueraren baliokidea izango litzateke, perimetro osoan aplikatuta, grafikoan adierazten denaren arabera.
gure logoa
ERAIKUNTZA
CAF markaren proportzioak beti aldaezin mantenduko dira. Eskemak erakusten du marka osoaren trazuak izan beharreko lodiera aldaezina, baita “A” letraren angelu zuzena ere.
“C” letra bi zirkunferentzia zentrokidetan oinarrituta dago.
BABES-EREMUA
Markaren inguruko perimetro bisuala da, eta ezingo du beste ezein marka edo
elementu grafikok hartu, gidaliburu honetan baimendutako barne-azpimarken aplikazioak izan ezik.
Markako “C” letraren altueraren baliokidea izango litzateke, perimetro osoan aplikatuta, grafikoan adierazten denaren arabera.
NEURRI FINKOAK
Beti proportzio bera mantentzeaz gain, logotiporako neurri finko batzuk ezarri dira, ohikoenak diren aplikazioetarako soilik. Jarraikortasun eta homogeneotasun handiagoa lortzea da helburua, aldaketa txikiak saihestuz.
Horretarako, 3 neurri finko zehaztu dira:


euskarrietarako neurri finkoa (gutun-azal amerikarra, DIN A5...).

NEURRI MINIMOAK
Gure logoaren ikusgarritasuna eta irakurgarritasuna oso garrantzitsua da. Hau da gehienez ere logotipoa murritz daitekeen neurria.

30x10,4 mm.

21x7,2 mm.

15x5,2 mm.
LOGOTIPOA POSITIBOAN
Marka kolore gorri korporatiboan aplikatuko da ahal den guztietan, atzealde zuriaren gainean.
Atzealdea zuria ez bada, baina neutroa bada (kolore-saturazio txikia), logoa gorriz egongo da, baina atzealdearen intentsitateak ez du %50 gainditu beharko, hau da, atzealde argiak izango ditu. Atzealdea iluna denean (kolore-intentsitatearen %50 baino gehiago), logoa bertsio negatibo zurira pasatuko da.
Atzealdea ez bada neutroa (urdinak, berdeak, horiak, etab.), kosta ahala kosta saihestuko dugu logoa oinarri horretan jartzea. Beste erremediorik ez badago, kolore zuriko logoaren bertsio negatiboa erabiliko dugu.
Beltzezko aplikazioa zuri-beltzean, faxean edo antzekoetan inprimatutako dokumentuetarako bakarrik erabiliko da, inprimatzeko teknikaren mugek hala eskatzen dutenean.

LOGOTIPOA: ATZEALDEAREN KONTROLA
Beti saiatuko gara logoa atzealde zuriaren gainean jartzen. Ezin bada, baina atzealdea neutroa bada (kolore-saturazio txikia), logoa gorriz mantenduko da, intentsitateak %50 gainditzen ez duen bitartean (atzealde argiak).
Atzealdea neutroa eta intentsitate ertainekoa denean (kolorearen intentsitatea %50 baino gehiago eta %80 baino gutxiago), logoa zurizko bertsio negatibora pasatuko da, gorria gehiegi nabarmentzen baita atzealde horien gainean. Atzealde ilunetan logoa gorria izan daiteke intentsitateak beltzaren %90 gainditzen duenean. Kasu horietan, bi aukerak erabil daitezke.




Atzealdea ez bada kolore neutrokoa (urdinak, berdeak, horiak, etab.), edozein izanik ere intentsitatea, saiatuko gara logoa oinarri horretan ez jartzen. Atzealde zuria duen kaxa erabiliko dugu, segurtasun-perimetroa errespetatuz logotipoa ingura dezan.
Koloreko atzealdearen gainean aplikatu beste aukerarik ez bada, logoaren bertsio zuria edo beltza soilik erabiliko dugu, inoiz ez gorria.




erabilera okerrak
Oso garrantzitsua da forma, perspektiba edo logotipoaren efektuak ez aldatzea. Gure irudian sendotasuna mantendu behar dugu.










MARKAREN ARKITEKTURA
ESPARRU OROKORRA
CAF markak autobusen eta tren arloan konpainiak eskaintzen dituen soluzio guztiak bateratzen ditu eta, ondorioz, ez da beharrezkoa CAF Taldearentzako logotipo espezifi koa izatea. CAFen logotipoak, bere horretan, Taldea adierazten du. Ondorioz, ikuspegi globala eta korporatiboa duten barne- eta kanpo-komunikazioko tresna guztietan logotipo hau erabiliko da.
CAF Taldearen logotipoaren erabilera aparteko eta administrazio/lege izaera duten arrazoiak direla eta beharrezkoa den kasuetara bakarrik mugatuko da.
MARKA LAGUNGARRIA
CAF Talde baitako marka bereiziek Taldearen partaide direla jaso dezakete beren markan A CAF GROUP COMPANY dioen erreferentzia gehituta. Ez da onartuko marka horietan CAF Taldearekiko lotura hori adierazteko beste inolako diseinurik. Logotipo horien egokitzapenak CAFeko Marketineko sailak onartu beharko ditu aldez aurretik.

TIPOGRAFIA
LETRAK KOKATZEAREN, ESPAZIOA BANATZEAREN ETA TIPOAK ANTOLATZEAREN ARTEA, IRAKURLEARI AHALIK ETA LAGUNTZA HANDIENA ESKAINTZEKO.
TIPOGRAFIA
Rubik
Tipografiak garrantzi handia du tonu eta kalitate orokor baten komunikazioan. Era guztietako titularretarako Rubik tipografia arretaz erabiltzeak CAFen komunikazio guztietan gertutasuna eta konfiantza transmititzen laguntzen du.
Batez ere titularretan, tauletan, grafikoetan eta testu-gorputza ez den orotan erabiliko da.
Gure identitatean Regular eta Bold estiloak erabiltzen ditugu.
Helvetica Neue
Helvetica Neue serifik gabeko iturria da, denboraz kanpokoa eta neutroa. Irakurgarritasuna, seriotasuna eta konfiantza ematen ditu. Mota guztietako komunikazioen testu-gorputzean erabiliko da.
Arial
Arial tipografia serifik gabeko iturri geometrikoa da, eta sistema digitaletan erreprodukzio ona bermatzen du.
Autoediziorako erabiliko da, tipografia korporatiborik ez duten kasuetan.
Gure identitatean Regular eta Bold estiloak erabiltzen ditugu.
KROMATISMOA
KROMATISMOA DA MARKA KOMUNIKATZEKO TRESNA GARRANTZITSUENETAKO BAT.
OINARRIZKO KOLOREAK
CAFek hiru kolore ofizial ditu: gorria, beltza eta zuria.
Kolore horiek enpresa identifikatzeko elementu bihurtu dira. Kolore horien erabilera konstanteak lagunduko du bitarteko garrantzitsu guztietan markaren identitatea kohesioz eta harmoniaz adierazten.
BIGARREN MAILAKOak
Bigarren mailako koloreen paleta batez ere hala behar duten grafikoetan eta grafismoetan aplikatuko da.
Paleta hau bitan banatzen da: kolore hotzak eta kolore epelak.
Kolore hotzak urdinen/grisen gaman daude.
Kolore epelak oinarrizko kolore gorritik sortzen dira.
MARKA-MEZUA
“Trust in Motion” claima beti eskuinera justifikatuta maketatutako da eta tipografiaren garrantziak errespetatuko ditu. Atzealde zuriaren gainean beltzez joango da.
TRUST | Rubik Bold | |
IN MOTION | Rubik Regular |
Oso egoera jakinetan, eskuinera lerrokatuko da edo lerro bakarrean. Esaterako, oso etzanak diren piezetan edo layoutak eskuinean argazkiak baditu.


LAYOUTA
FORMEN ATZEKO ESANAHIA:
PIEZEK CAF BAITAKO NEGOZIO ETA SOLUZIOAK ORDEZKATZEN DITUZTE.
PIEZEK CAF BAITAKO NEGOZIO ETA SOLUZIOAK ORDEZKATZEN DITUZTE.
EGOKITZEN DIREN PIEZAK
Identitate bisuala eduki-kaxetan oinarrituta dago, elkarrekin lerrokatzen dira eta angeluek bat egiten dute, CAFeko A letraren 55º-ko inklinazioak ere bat egiten du konposizioa osatzeko. Forma eta ordena horrek diziplina artekotasuna transmititzen du, eta aldi berean, koordinazioa eta multzoaren batasuna.

DISEINU-SISTEMA
Sistema oso moldagarria da, eta, aldi berean, konbinatu beharreko elementu gutxi ditu. Horrek, alde batetik, ezagutzeko gaitasuna eta jarraitutasuna ematen dio, eta, bestetik, egokitzeko gaitasuna, biak ezinbestekoak baitira premia ugariri erantzun behar dien sistema bisual batean.
Argazkien kaxen zabalera eta altuera aldakorra izango da pieza bakoitzaren formatuaren arabera.




















































